Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

KANTU IKASTAROA.URNIETA, OTSAILAK 1

25 urt 2019

Hona hemen Aurrera Gure Ametsa dantza taldetik bidali diguten mezua:

"Kantua da herriaren ispilu, munduari begiratzeko modu bat. Kantuz ematen ditugu bizitzako egoera guztiak, penak zein pozak, amodioak zein desamodioak…Kantatzen diogu jaiotzari zein heriotzari;egunari eta gauari…. Euskaraz kantatzen dugu eta horrek sentitzeko eta pentsatzeko modu bat eraikitzen du: gurea, gure herriarena.

 
Horregaitik eta ahozko Kulturaren transmisiorako erabiltzeko tresna ezinbestekoa izanik, Kantu ikastaro hau antolatzea garrantzitsua iruditu zaigu.
 
Inskripzio eta bestelako datuak, hemen azpian dagoen kartelean daude.