Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Kide ohien bila ari da Untzueta dantza taldea, 35. urteurrena ospatzeko

Egilea: Txabi Alvarado Bañares

Komunikabidea: Aiaraldea.eus

Tokia: Laudio

Mota: albistea

Data: 2019-03-04

Lotura: Aiaraldea.eus

Urriaren 12an egingo dute urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia.

 

35 urte beteko ditu aurten Untzuetak. Urteurrena prestatzeari ekin diote dantza taldekoek. Data nagusia iragarri dute dagoeneko: urriaren 12a. Egun horretan egingo dute ekitaldi nagusia.  "Ospakizun hau aurrera eramateko, dantzari ohien parte hartzea ezinbestekotzat jotzen dugu", azaldu dute taldeko kideek. 

Horregatik, elkartean arituak bilatzeari ekin diote. Helbide elektroniko bat jarri dute, ekitaldian parte hartu nahi duen ororen eskura: untzuetadt@gmail.com.

2017. urtean kide berriak lortzeko kanpaina abiatu zuen dantza taldeak, eta arrakasta nabarmena lortu zuen, belaunaldi berri ugari batu baitira proiektura.