Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Kresala Dantza Taldearen 50 urteurrenaren aroa ixteko...

26 aza 2018

Hona hemen Kresala Dantza taldetik bidali diguten mezua:

"Kresala Dantza Taldearen 50 urteurrenaren aroa ixteko, mugarriak diren hiru ekimenen datuak, hauek dira:

-       Abenduaren 14tik urtarrilaren 26ra “PAUSOZ PAUSO Hegaldi isila, hegada luzea” liburu-katalogo monografikoa Donostiako Okendo Kultur Etxean eskuragai egongo da.

-       Abenduaren 14tik urtarrilaren 26ra “URTAROEN AZALAK GAUEKO LUBAKIAN” argazki erakusketa, Donostiako Okendo Kultur Etxean ikusgai egongo da.

-       Abenduaren 15ean San Telmo Museoan “ISPILU-ERRONKAK” Dantza Jardunaldia, gogoeta hausnarketarako hitzaldiak entzungai izango duzue."