Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

KRESALAKO LAGUNEK DANTZAN OSPATU DUTE 50. URTEURRENA

Egilea: Estitxu Zabala

Komunikabidea: Irutxoloko HITZA

Tokia: Donostia

Mota: albistea

Data: 2018-10-06

Lotura: Irutxoloko HITZA

Duela 50 urte sortu zuten Kresala Euskal Dantza taldea, Parte Zaharreko Kresala Elkartearen barnean. Urteurrena aitzakitzat hartuta, garai askotako dantzariak elkartu dira, eta dantzan aritu dira auzoko kaleetan barrena. Kresalatik abiatu dira, eta geldialdiak egin dituzte zenbait gunetan: Abuztuaren 31 kalea, Santa Maria parrokiaren ataria, Nautikoa, Bulebarreko kioskoa. Ondoren, Konstituzio plazan emanaldia eskaini dute eta Trinitate plazan elkarrekin bazkaldu ostean, erromeriarekin eman diote bukaera egun handiari.