Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Kriskitin dantza taldeak ‘Bagabiz’ ikuskizuna eskainiko du zapatuan Durangoko Plateruenan

Egilea: Mugalari

Komunikabidea: mugalari.info

Tokia: Durango

Mota: albistea

Data: 2018-12-20

Lotura: mugalari.info

Kriskitin Dantza taldea ‘Bagabiz’ ikuskizuna prestatzen ari da Bartolome Ertzilla Musika Eskolako txistulariekin batera. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskainiko dute zapatuan (19:00etan). Sarrera doakoa izango da.


Ikuskizunean 68 dantzarik eta 8 musikarik hartuko dute parte oholtza gainean. 5 urtetik 70 urte bitarteko partaideak. Kriskitin sortu zenean hasi eta gaurdaino dantzan jarraitzen duten dantzariak eta harrobiko txikienak, denak batera, bakoitzak bere trebetasuna eta grazia erakutsiz.

Euskal Herriko 7 lurraldeetako dantzak izango dira ikusgai. Guztira 20 dantza. Dantzatzen duen herria, goroldiorik egiten ez zaion harria.