Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

LEHENGO TA ORAINGO DANTZARIAK BATU DITU ELAI-ALAIREN 50. URTEURRENAK

Egilea: Oihana Cabello

Komunikabidea: Hitza

Tokia: Gernika

Mota: albistea

Data: 2015-05-24

Lotura: Hitza

Frankismo garaian etendako Elai-Alai dantza taldearen ibilbideari ekin zioten gernikarrek berriro, 1965. urtean. Txomin Unzaluren gidaritzapean, dantzariak berriro batu eta gaur egun 50 urteko ibilbidea bete duen taldea egituratu zuten. Atzo, sasoi hartako eta gaur egungo dantzariak –zein 50 urteko tarte horretan taldetik pasatu izan diren beste hainbeste– batu ziren. Talde argazkia atera ostean, gainera, antzinako talde hura osotzen zuten dantzariek saioa eskaini zuten, Pasealekuan.

Bazkalostean ere Pasealekuan batu ziren, erromerian. Azaroan, urteurrena gogoratzeko jaialdia egingo dute.