Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Lesakako Zubigainekoa eta Bandera-Arbola

Nafarroa

Uztailaren 7an dantzatzen dira, San Fermin egunean. Prozesioa bukatu ondoren, Eskol Ttikira jaisten dira lesakarrak, eta, han, Onin ibaiaren ertzetan, Zubigainekoa dantzatzen dute ezpatadantzariek. XV. mendean Lesakako auzoek sinaturiko bake-itunaren oroigarria da Zubigainekoa. Gero, Tantirumairuren doinuan, bandera airean ibiltzen dute, zubi gainean daudela.


Bideo