Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Oier Araolazarena hitzaldia. Herrien arteko XXIII. Folklore Jaialdia. Barakaldo

27 aza 2019

Azaroaren 28an, osteguna, “Emakumea euskal dantzan: gezur baten historia” izeneko hitzaldia emango du Oier Araolazak, dantzari, antropologo eta Dantzan.eus webgunearen sortzaileetakoa bera. Hitzaldi horren bidez agerian jarri nahi da emakumeak benetan zer paper eduki duen Euskal Herriko dantzetan, horixe baita Araolaza osatzen dabilen doktorego tesiaren gaia.