Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Olatuak eta mendiak batu dituzte Alkartasuna Dantza Taldekoek

Egilea: Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Komunikabidea: Busturialdeko Hitza

Tokia: Bermeo

Mota: albistea

Data: 2019-07-16

Lotura: Busturialdeko Hitza

'Olato berde eta mendi urdinen artien' izeneko urteko ekitaldia dantzatu zuten bermeotarrek.

50 dantzari bildu ziren zapatuan Bermeoko Artza frontoian urteko ekitaldi nagusian parte hartzeko. Alkartasuna Dantza Taldeak ikasturtean prestatutakoa agerian jarri zuen Olato berde eta mendi urdinen artien ikuskizunagaz.

Moldatutako dantza tradizionalak prestatu zituzten agerraldirako. Bermeoko abesbatzaren eta Ttakuntxo Txalaparta Taldearen laguntza eduki zuten soinu aldetik dantzak girotzeko. Horrela, bermeotarren bizimodua eta bizilekua nabarmentzen zituen ikuskizun berezia antzeztu zuten Alkartasunakoek.