Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Ostadar Dantza Taldea - Urteroko Gabonetako emanaldia datorren larunbatean

19 abe 2018

Ostadar Dantza taldetik ondorengo mezua bidali digute:

"Ostadar Dantza Taldetik jakinarazten dizuegu urtero egin ohi dugun Gabonetako emanaldia, larunbat honetan (abenduak 22) egingo dugula. Ikuskizuna 19:30ean izango da Beasaingo Usurbe Antzokian. Sarrera doakoa izango da eta egunean bertan eskuratu ahalko dira. Ohi bezala, Euskal Herri mailan ezagunak diren hainbat dantza koreografia eskainiko ditugu.

 
Aurtengo ekitaldia berezia izango da, izan ere, urteroko gure hitzordu honetan Jesus Mari Garate (1949-2018) dantza-maisu, gidari, dantzakide eta bidelagun izan duguna omenduko dugu. Izan ere, 1980ko hamarkadan Jesus Mari bera izan zen Ostadar Dantza Taldearen sortzailea, eta urte askotan izan da ere bertako kide. Horrela bada, gure taldearen sortzaileari ahalik eta omenaldirik goxo eta xumeena emate aldera,Ostadarren historian zehar ibili diren dantzari eta musikariak elkarrekin izango gara larunbatean. Ondoen dakigun  moduan emango dizkiogu eskerrak, eta gure agurrik beroena dantzaren bidez eskainiko diogu."