Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Plaza dantzen ikastaroa: 2018-2019. ikasturtea -- Ostadar Dantza Taldea

17 urr 2018

Hona hemen Beasaingo Ostadar Dantza taldetik bidaltzen diguten mezua:

"Aurreko ikasturteetan antolatu izan ditugun plaza dantzen ikastaroek izandako harrera ona ikusita, ikasturte honetan ere deialdi berri bat antolatzea erabaki dugu. Ikastaroaren helburu nagusia ‘plaza dantza’ edota erromerietako dantza gisa ezagutzen diren koreografiak irakastea da, hauei buruzko azalpenak ematearekin batera.


Ikastaroa gure egoitzan (Beasaingo Oriamendi kalea 10) eskainiko da astean behin ordubetez egingo diren saioen bidez. Ikastaroan izena eman nahi duenak bi ordutegi hauetakoren bat aukeratu beharko du

  • Asteartetan, 18:30etatik 19:30era
  • Asteazkenetan, 18:30etatik 19:30era

Interesa dutenek gure e-mail, telefono edota sare sozialen bidez eman ahalko dute izena. Izena emateko azken eguna urriaren 26a, ostirala, izango da.

Mezuarekin atxikita bidaltzen dizuegu deialdiaren kartela; bertan, informazioa zehatzago azalduta aurkituko duzue."