Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

San Joan bezperan, suaren inguruan Lezon

Egilea: Urko Etxebeste

Komunikabidea: Oarsoaldeko hitza

Tokia: Lezo

Mota: albistea

Data: 2019-06-21

Lotura: Oarsoaldeko hitza

Murixka Dantza Taldeak, aurten ere, urteko egunik luzeena eta gaurik motzena baliatuko du herritarrak Gurutze Santuaren plazan elkartzeko.

 

San Joan Egunaren bezperan, Lezon ere, sua eta dantza. Murixka Dantza Taldeak antolatuta, herritarren artean hainbesteko onespena duen ekitaldia egingo dute igandean Lezon, San Joan egunaren aurreko sua. Bi saio egingo dituzte, haurrena eta helduena.

20:00etarako antolatu du Murixka Dantza Taldeak udari ongietorria emateko, eta urteko egunik luzeena iragartzeko ekitaldiaren lehen atala. Gurutze Santuaren plazan da. 19:45ean abiatuko dira euren lokaletik plazara Murixkakoak. Munttar txistulari taldeak lagunduta, zuhaitzaren inguruan dantzatuko dute.

22:00etan, berriz helduen txanda izango da eta suaren aurrean aurresku herrikoia dantzatu ahal izango dute bertaratzen diren lezoar guztiek. 2017an, emakumeek lehenengoz dantzatu zuten Alpargata. Aurrera darraite berdintasun ohiturarekin.

San Joan suaz gain, igandean ere, Tomas Garbizu Musika Eskolako banda arratsaldeko 19:00etan aterako da musika eskolatik, herriko kaleak alaitu eta girotzeko.