Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

SANTA ANA EGUNA OSPATU DUTE ORDIZIAN

Egilea: Goierriko HITZA

Komunikabidea: Goierriko HITZA

Tokia: Ordizia

Mota: albistea

Data: 2018-07-26

Lotura: Goierriko HITZA

Ordiziarrek, haien zaindariaren eguna ospatu dute gaur, Santa Ana eguna. Goizeko mezaren ondoren, prozesioan atera dute santua. Jarraian, agintarien ohiko soka-dantza dantzatu dute. Hainbat herritar ere gondidatu dituzte, tartean, Jesus Mari Garate dantza maisu handiaren alarguna, Kontxi Naldaiz. Oso hunkituta, “eskerrak eman” ditu Garateren oroimenez “jaietan egindako guztiagatik”. Udal agintariek dantza egin ondoren Irungo musika bandak kontzertua eskaini du Plaza Nagusian.