Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Soka dantzak jende ugari bildu du Errebote plazan

Egilea: Mikel Iraola

Komunikabidea: Ataria.eus

Tokia: Amasa-Villabona

Mota: albistea

Data: 2018-07-25

Lotura: Ataria.eus

Santio egunez egin ohi duten moduan, Oinkari Dantza Taldeko eta Villabonako Udaleko udalbatzako hainbat kidek soka dantza egin dute Errebote plazan.

 

Oinkari Dantza Taldeko kideez gain, aurten bi zinegotzik hartu dute parte: Eneko Urdangarinek eta Mertxe Garmendiak. 30 dantzari inguruko taldea osatu dute. Ordu erdiz aritu dira dantzan, eta bertaratutakoek txalo zaparrada batez agurtu dituzte dantzariak amaieran.

Bihar, gazte eta helduen eguna ospatuko dute. Ikusi hemen egitaraua.