Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Umeen dantzaldia 2019

02 mai 2019

Itxas Argia dantza taldetik ondorengo mezua bidaltzen digute:

Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 4an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Beti Jai-Alai (Basurtu), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako). Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu zaitezte!