Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Urteroko Beasaingo inauterietako dantza-desfile herrikoia larunbatean

07 ots 2018

Hona hemen Ostadar dantza taldetik bidali diguten mezua:

"Azken asteetan iragarri dugun bezala, aurten ere Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Inaute larunbatean (otsailak 10) Beasaingo kaleetan barrena. Urtero legez, Euskal Herriko hainbat lekutan egunotan ikus daitezkeen inauterietako dantzak eskainiko ditugu.

 

Ohi bezala, taldeko kideez gainera, musikari laguntzaileak zein taldeak antolatutako entseguetara azaldutako herritarrak irtengo dira. Dena den, dantza-desfile irekia izango denez, larunbatean bertan herritarrei dantzara irteteko deia luzatzen diegu elkarrekin inauteriak ospatzeko.

Ibilbideari dagokionez, 11:00etan irtengo gara gure egoitzatik (Oriamendi kalea, 10), eta herriko kale nagusiak zeharkatuko ditugu eguerdia bitartean. Eguraldi txarra egingo balu, berriz, dantza desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da.

 

Arratsaldean, festak jarraipena izango du, izan ere, Muxutruk taldeak erromeria eskainiko duelako 19:30ean Loinazko San Martin plaza azpian (erromeriia Goierriko Erromeri Biraren hurrengo emanaldia izango da)."