Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Usurbilek gaur bere egun handia ospatuko du

Egilea: Aitziber Muga

Komunikabidea: Noticias de Gipuzkoa

Tokia: Usurbil

Mota: albistea

Data: 2019-07-02

Lotura: Noticias de Gipuzkoa

Eguerdian udal agintariek soka-dantza eskainiko dute udaletxe aurrean

 

USURBIL- Gaur Santa Ixabel eguna izanik, Usurbilek usadio eta ofizialtasun gehien dituzten ekitaldiak ospatuko ditu. Izan ere, 12.00etan udal agintarien eta herritarren soka-dantza burutuko da udaletxe aurrean. Eta ondoren, frontoian, ilara luzeak sortzen dituen salda eta lore banaketa izango da.

Trikitilarien kalejirak, Incansables txarangak eta buruhandi eta erraldoien konpartsak, dultzainen lagun-tzarekin, alaituko dituzte kaleak bazkal ordura arte.

Arratsaldeko lehenengo orduan, 16.00etan, mus txapelketa izango da txosnetan eta izen-ematea lehiaketa hasi baino ordu erdi lehenago irekiko da.

Ondoren haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa jokatuko da eta gizonezkoen esku-pilota txapelketako finalak izango dira. Hirugarren txapelketa bat izango da: gaztetxoentzakoA un toke, txosnetan.

Buruhandi eta erraldoiak, dultzaineroekin, eta Incansables txaranga arratsaldean ere beraien kalejira egingo dute.

Euskal dantzak gustuko dutenen-tzat erromeria izango da Artzabalen Estanga taldearekin eta arratsaldea amaitzeko paella-jatea izango da txosnetan.

Jaiak gaur amaituko dira bost jai egunen ondoren. Beraz, ohitura denez, 23.00etan maskota erreko da Dema plazan eta jai amaieren traka lehertuko da.

Azkenik, gauerdian Desegin taldearen kontzertua izango da txosnetan eta hau amaitzean karaokea izango da.

LASARTE-ORIABestalde, atzo amaitu ziren Lasarte-Oriako San Pedro jaiak, ohi denez Zaragozana piroteknia ospetsuaren su-festarekin. Ondoren Jaizkibel eta Isla plazetan musika izan zen eta gauerdian zezen-suzkoak amaierako puntua jarri zien festei.

Arratsaldean, aldiz, kale ikuskizun asko egon ziren herrian, zirkua, “el hombre rueda”, musika...