Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Zubigainekotik berdintasunerantz

Egilea: Ttipi-ttapa

Komunikabidea: erran.eus

Tokia: Lesaka

Mota: albistea

Data: 2019-07-02

Lotura: erran.eus

Heldu den larunbatean, hilaren 6an, lehertuko dira Lesakako sanferminak. Igandea izanen dute egun handia. Ohi bezala, eguerdian, ezpata-dantzariek Zubigainekoa dantzatuko dute. Aurten, lehendabizikoz, emakumezkoak ere izanen dira. Hiruzpalau urtez entseguetan parte hartu ondotik, bertze pauso bat emanen dute; ekitaldi nagusian parte hartuz, Zubigainekotik berdintasunerantz bidea urratuko dute.

Unai Gurrutxaga, Igor Gurrutxaga, Fernando Etxegarai, Martin Etxegarai, Mikel Arriola, Andoni Arriola, Xabier Arriola, Bittor Etxabide, Jon Erro, Alaitz Etxabide, Maddi Taberna, Mikel Maia, Xuban Larretxea, Fred Ramos eta Leire Pastor izanen dira aurten dantzariak.