Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Hernaniko Azeri dantza

Gipuzkoa

Dantza honen lehenego erreferentziak Manuel de Larramendik 1754an argitaratutako "Coreografia de la Muy Leal Provincia de Guipuzkoa" liburuan aurki daitezke. Iztuetak 1826 "Cuaderno de Melodias" liburuan argitaratutako Azeri Dantzaren Partitura, gaur egun Hernanin jotzen da. Gaur egun, Ihauterietan eta San Juan jaietan ospatzen da, goizeko bederatzietan herriko enparantzatik irteten delarik, herri erdiko kaleak zeharkatzeko asmoz. Baina esan behar da ere, Gerrate Zibilaren ondoren ihauteriak debekatu egin zirenean, Azeri dantza soilik San Juanetan ospatzen zela.


Vidéo

  • Hernaniko Azeri dantza Hernaniko Azeri dantza