Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

EHDE 2014 (Oiartzun - Gipuzkoa)

Aurretik lan handia egin dugu. Eta aurten berrikuntza bezala, Google siten web orri bat martxan jarri dugu, bertan ekintzaren inguruko informazio guztia azaltzen da eta horrela dantzari edo interesa zuten pertsona guztiak kontsulta gune osatu bat izan dute.

Difusiorako eta dantzari edo dantzarekin erlazioa daukaten guztiei iristeko ahalegin guztiak egin ditugu. Web guneaz gain, emailez ere informazioa bidali dugu eta sare sozialetan buru belarri ibili gara informazioa zabaltzeko gogoz.    

 

Prentsaurrekoa, Urriak 22 asteazkenean egin zen, eguerdiko 12:00etan, Oiartzungo udaleko areto nagusian. Bertan ekintzaren aurkezpena Nagore Legorburu (Olarri Dantza taldeko lehendakaria), Asier Legorburu (Oiartzungo kultur zinegotzia) eta Joseba Altubek (EDBko lehendakaria) egin zuten.

 

Bezperan ere ekintza bat aurrera eraman zen herria girotzeko asmoarekin: Dantza plaza. Urriaren 25ean izan zen Oiartzungo Doneztebe plazan, arratsaldeko 19:00tan eman zitzaion hasiera eta ordu pare batez, Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz dantza maisuen gidaritzapean, dantza herrikoiak ikasi eta dantzatzeko aukera izan zuten bertara hurbildu ziren pertsonak. Musika zuzenean izan zen, Lartaun Txistulari Taldearen eskutik.

 

 

         Egun nagusia, esan bezala, urriaren 26a igandea izan zen. Hau iza zen aurretik adierazi genuen egitaraua nagusia:

 

11.30etan - Desfilea Oiartzungo kaleetatik

 

12.00etan - Dantza emanaldia Oiartzungo plazetan (Done Eztebe eta Landetxe plazetan). 

 

14.30etan – Bazkari herrikoia Haurtzaro ikastolako frontoian.

 

17.00etan - Erromeria Luhartz taldearekin

 

Autobusak 11:00 aldera Elizalde ikastolara iritsi ziren, bertan dantzariak aldatu ziren eta ondoren herrian egin zen kalejirari hasiera eman zitzaion. Kalejira hau bi plazetan amaitu egin zen, Doneztebe plazan talde batzuk gelditu ziren eta Landetxe plazan beste batzuk. Dantza emanaldiaren barruan, hau izan zen dantzen errepertorioa: (Errepertorio hau aurretik Google Sitean adierazita zegoen, eta hemen bertan ikusteko aukera dagoen bezala, dantzaren izenburuan klik eginda, dantza horren azalpena eta zenbait bideo ikusteko aukera dago).

 

Landetxe plaza - Egitaraua

BIZKAIKO DANTZAK

Dantzari dantza

Agintariena

Zortzinangoa

Ezpata Joku txikia

Makil Jokua

Txontxongilo

 

 

ARABAKO DANTZAK

Ziekoko dantzak

 

El Arbol
Jota

Eskuernagako makil dantzak

 

"Te ví"

El culo

 

BIZKAIKO DANTZAK

Gorulariak 

Arku dantza

Domingilo

ARABAKO DANTZAK

Bercijanako Ama Birjinaren kate dantza

Jota La perra

Lezeako Zortzikoa

Done Eztebe plaza - Egitaraua

BIZKAIKO DANTZAK

Dantzari dantza

Agintariena

Zortzinangoa

Ezpata Joku txikia

Makil Jokua

Txontxongilo

 

 

 

NAFARROAKO DANTZAK

Iribaseko ingurutxoa
Tuterako Jota

 BEHENAFARROAKO DANTZAK

Soka dantza.
Euskaldunak.
Sorginak.
Kuadrila.

 

BIZKAIKO DANTZAK

Gorulariak 

Arku dantza

Domingilo

GIPUZKOAKO DANTZAK

Zinta dantza

Boastitzea

Makil txiki

Ormatxulo (Koreografia ikusteko klikatu HEMEN)

Belauntxingo

Agurra

 

Emanaldia amaitu ondoren, 13.30ak aldera, dantza talde guztiak Done Eztebe plazan elkartu ziren eta ordurarte ikusleak izan zirenekin batera, Larrain dantza, Fandango eta Arin arina, Txulalai eta bestelako dantzak elkarrekin dantzatu zituzten.

Goizari amaiera emateko, bazkari herrikoia izan genuen Haurtzaro herri eskolako frontoian. Bazkari ederra, jokoak eta inprobisatutako dantzak egon ziren.

 

Goizean zehar gainera, Stand-a jarri genuen Done Eztebe Plazan, materialaren promozioa egiteko.

 

Ondoren, arratsaldean berriz ere dantzan jarri ginen guztiak Luhartz taldeak eskeinitako erromeriarekin. Doneztebe Oiartzungo plazan izan zen. 

 

HONA HEMEN 2014.urteko EHDEko ARGAZKIAK