Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Euskal Dantzarien Biltzarraren komunikatua

17 eka 2020

Nahiz eta pandemiaren txarrena pasa den, oraindik kontuz eta zentzuz jokatu behar dugu.

Horregatik, Euskal Dantzarien Biltzarretik kontuz ibiltzeko eskatzen diegu dantza taldeei.

Normaltasunera itzuli behar dugu, gure errutinetara, gure dantza saioetara. Baina taldekideen eta publiko orokorraren segurtasuna beti aurretik jarriz egin behar dugu.

Gure esker ona adierazteko aprobetxatzen dugu beren etxeetatik beren taldeen alde lanean jarraitu duten pertsona horiei guztiei, dantzan jarraitu dutenei, gure dantzak, gure folklorea bizirik mantentzen jarraitu dutenei, egoera gorabehera. Errespetu osoa adierazi nahi diogu covid-19aren aurkako borroka honetan egindako ahalegin kolektibo handiari, eta gogora ekarri nahi ditugu zoritxarrez bidean geratu zaizkigun pertsona horiek. Goian beude.