Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Lesakako dantzak

Tokia: Lesaka (Nafarroa)

Hasiera data: 2021-07-07

Ordu hasiera: 08:30

Amaiera data: 2021-07-07

Ordu amaiera: 13:00

•08:30: Ezpatadantzarien meza ixila. Joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz eginen da
•10:30: Udalbatza bertze agintariekin, Ezpatadantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aintzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa. Ibilaldia berriro Elizan burutu ondoren, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko dira Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den "ZUBIGAINEKOA" dantza ikustera, XV. mendean lesakarren artean lortu zen bakea oroitarazten diguna. Berehala, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko-etxera igan aintzinean